Materia
Mundu honetako gauza guztiak materiaz eginda daude. Zure inguruan ikusten duzuna, baita ikusten ez duzuna ere, materia da. Hiru egoeretan aurki dezakegu: solidoa, likidoa eta gaseosoa. Baina, zer da materia? zerez eginda dago? Materia osatzen duten unitateei atomo deitzen zaie. Atomo hauek elkartzen direnean, molekula bat sortzen dute. Guztira 109 atomo edo elementu kimiko desberdinak daude.
Materia gure planetan
Masa eta inertzia daukaten gauza guztiak dira materia, eta espazioan toki bat betetzen dute. Gauza guztiak materiaz eginda daude. Harria edo burdina bezalako solidoetatik likidoetara, hau da, olioa, itsasoa, edari gaseosoak edota arnasten dugun airea, materia dira.Materiaren egoera bakoitzak hainbat berezitasun ditu:
| Solidoak | Bolumen eta forma zehatzak dituzte. |
| Beren partikulak ordenaturik eta bere artean oso hurbil daude. | |
| Egitura sendo bat osatzen dute. | |
| Likidoak | Hauen bolumena finkoa da baina forma ontziaren arabera alda daiteke. |
| Beren partikulak baturik daude, lekuz alda daitekeen arren. | |
| Beren partikulak aske mugi daitezke. | |
| Gaseosoak | Ez dute bolumen finkorik. |
| Beren partikulak bananduta daude. | |
| Erraz mugitzen dira eta beren kokalekuaren espazio guztia betetzen dute. |
- Forma: materia dagoen egoeraren araberakoa da.
- Masa: gorputz batek duen materia-kopurua da. Kilogramoetan neurtzen da, nahiz horren multiploak edo azpi-multiploak ere erabiltzen diren.
- Bolumena: materiak okupatzen duen espazioa da. Metro kubikoetan neurtzen da, baina horren multiploak eta azpi-multiploak ere erabiltzen dira.
- Dentsitatea: materia duen masa-kopurua bere bolumenarekin erlazionatzen du. Horrela, tamaina berdineko bi zatik, bata metalezkoa eta bestea artelazkizkoa, bolumen berdina dute, baina horien masa desberdina da. Dentsitatea bolumen-unitateen araberako masa unitateetan neurtzen da.
Materia aldatu egiten da
Materia egoera bat baino gehiagotan ager daiteke eta uraren kasuan hiruretan. 0 eta 100ºC bitarteko tenperaturetan dagoenean likidoa da, 0ºC-ren azpitik izoztuta dagoenean solidoa eta 100ºC-ren gainetik lurrun bihurtzen denean gaseosoa.- Solidotik likidora: fusioa.
- Solidotik gasera: sublimazioa.
- Likidotik gasera: lurruntzea.
- Likidotik solidora: solidatzea.
- Gasetik likidora: kondentsazio edo likidotzea.
- Gasetik solidora: alderantzizko sublimazioa.
Nahasteen osagaiek propietateak galtzen dituztela badirudi ere, ez da horrelakorik gertatzen (horien konbinazioa itxurazkoa delako), metodo fisiko arrunten bitartez banandu daitezkeelarik.
Materiaren propietateak
Substantziak identifikatzeko eta zertarako balio duten jakiteko, materiaren propietateak zehaztu behar dira. Propietate hauen ondorioz, bi substantzia desberdinak izan daitezke.Hurrengo taulan propietate horietako batzuk deskribatzen dira.
| Moldagarritasuna eta harikortasuna | Materia harikorra da hari edo alanbreetan tenkatu daitekeenean. |
| Materia moldagarria da xafla edo laminetan tenkatu daitekeenean. | |
| Biskositatea | Biskositate handiko substantzia bat isuri edo irristatzeko zailtasunak dituena da. Adibidez, eztiak biskositate handia du, urak, ostera, ez. |
| Dentsitatea | Bi objektuk tamaina bera badute ere, ez dute nahitaez masa bera izan beharko eta horregatik ez dute pisu bera izango. Dentsitate gehien duenak gehiago pisatuko du, bolumen berean materia kopuru handiagoa izango duelako. Tamaina bereko bi zatik, bata burdinazkoa eta bestea belakizkoa, ez dute berdin pisatzen dentsitate desberdina dutelako. |
| Elastikotasuna | Materia elastikoa bada deformatu egin daiteke, eta deformazioa eragindako indarra bukatu ondoren, horren jatorrizko egoerara itzuliko da berriz. Txiklea, esate baterako, oso material elastikoa da. |
| Eroankortasuna | Eroankortasuna beroa edo elektrizitatea eroateko propietatea da. Metalek oso ondo eroaten dute elektrizitatea, baina egurrak ez. |
Materiaren aldaketa fisikoak
Materiaren aldaketa kimikoak
No hay comentarios:
Publicar un comentario